Joan den astean komunikabideen aurreran gaia publikoki salatu ostean, Tororikaguenako beharginek protestekin jarraituko dutela jakinarazi dute. Azaldu dutenez, Merkurio iturriaren ondoan elkartuko dira goizez eta arratsaldez asteon. Informazio orriak banatuko dituzte, eta elkarretaratze bat egingo dute egunero, 12:30ean.
Gaur ere, kalean izan dira Totorikaguenako beharginak. Merkurio inguruan ez ezik, Merkatu plazaren sarreran ere egin dute protesta langileek, azoka eguna zela baliatuta. Manifestazio antolatuko dutela ere iragarri dute, baina momentuz ez dute data zehatza adostu.
Totorikaguenako jabeek duela hamar egun inguru jakinarazi zieten langileei enpresa zarratzeko eta langile guztiak kaleratzeko erabakia hartu dutela. Hala, greba mugagabe bat hasi zuten beharginek, joan den eguenean. Enpresaren jarrera onartezina izan dela salatu dute langileek, ez baitu negoziatzeko borondaterik agertu.