Ereñoko mendi martxa
Campos Urdaibai Kopako lehenengo proba puntuagarria izan zen atzokoa, eta 120 lagun inguruk parte hartu zuten. 09:30ean atera ziren korrikalariak, Arita-Berri jatetxetik, eta guztira 23 kilometro egin zituzten, mendian. Nesken artean Iratxe Muñozek egin zuen denborarik onena (2.13) eta bigarren eta hirugarren sailkatu ziren Agurtzane Argiarro (2.21) eta Zutoia Odriozola (2.24), hurrenez hurren. Gizonezkoetan, Arrolape menddi taldeko Imanol Goñi sailkatu zen lehenengo (1.41). Lekeitioko Tximista taldeko Ibon San Miguel sailkatu zen bigarren (1.42), eta Arrolapeko Joanes Goitisolok osotu zuen podiuma (1.44).
Ordubete lehenago atera ziren mendi martxa luzeko parte hartzaileak. 300 laagun inguru batu ziren ibilbide hori egiteko, eta horiek ere 23 kilometro egin zituzten.
Ibilbide laburra egin zuten 150 lagunek 10:00etan ekin zioten bideari, Eleizaldetik. 11 kilometroko bidea egin zuten menditik.
Ibilbideetan anoa postuak ipini zituzten antolatzaileek, jatekoarekin eta edatekoarekin. Eguraldia lagun, parte hartzaileak gustura ibili zirela azaldu dute Ereñoko mendi martxako antolatzaileek, eta, ondorioz, eurak ere pozik direla. “Ibilbidea oso teknikoa izan den arren, parte hartzaileak gustura ibili dira, martxaa polita izan delako”.
-
-
Ereñoko mendi martxa
-
-
Ereñoko mendi martxa
-
-
Ereñoko mendi martxa
-
-
-
Ereñoko mendi martxa
-
-
Ereñoko mendi martxa
-
-
Ereñoko mendi martxa
-
-
-
Ereñoko mendi martxa
-
-
Ereñoko mendi martxa
-
-
Ereñoko mendi martxa