Bizkaiako Odol Emaileen autobusa Gernika-Lumon izango da bihar (hilaren 1a) eta datorren martitzenean (hilaren 7a). Ohi legez, udaletxe ondoan jarriko dute odola emateko autobusa. Odol emaileen elkarteak “bizitza” oparitzeko deia egin du. Hain zuzen, 09:15etik 14:00etara eta 16:30etik 21:00etara eman dezakete odola interesatuek.