VRAC Quesos Entrepinaresen aurkako partida. Argazkia: Bizkaia Gernika Rugby
Ohorezko Mailako liderra etxean hartu dute basurdeek hamazazpigarren jardunaldian, baina zaleen babesa ez dute nahikoa izan garaipena lortzeko, eta 12-13 galdu dute VRAC Quesos Entrepinaresen aurka.
Basaz beteta egon zen Urbietako zelaia. Partidako lehen jokaldian aurrea hartu zuten kanpokoek, entsegu bat eta ondorengo transformazioa eginda. Bizkaia Gernika Rugby taldeko mutilek, baina, markagailuari buelta ematea lortu zuten, Fetaren entsegu biri esker. Atsedenaldiaren ostean etxekoek beste hiru puntu lortu zituzten. Bigarren partean, alabaina, VRAC Quesos Entrepinares taldea berrindartu, eta aurrea hartu zien basurdeei, zigor kolpe bat transformatuz. Bizkaia Gernika Rugbyko Samaleak zutoinetara egin zuen jaurtiketa, baina ez zen iritsi, eta, beraz, garaipenak ihes egin zien etxekoei.