Ikusmina sortu du Ibilaldiaren bideokliparen aurkezpenak
http://www.youtube.com/watch?v=N0cinLSZTac
Errealizazio eta gidoia Oier Plazaren ardura izan da, eta Plaza bera, Fermin Aio eta Ager Galarzak hartu dituzte irudiak. Eider Plazak egin du produkzioa, eta Gotzon Bareño izan da produkzio zuzendaria. Aitor Ferrer errealizadore laguntzaile lanetan aritu da. Aire-irudi operadorea Dani Ojanguren izan da, eta aire-irudien kamera-operadorea Kerman Goikuria. Hannot Mintegiak, Oier Plazak eta Fermin Aiok egin dute muntaia.
Beste era batera ezin zitekeen izan, eta leloagaz bat etorriz, Urdaibaiko Bihosfera Erreserba izan da bideoklipa grabatzeko hautatutako lekua. Mundaka, Ibarrangeluko Laida hondartza, Sukarrieta, itsasadarra bera, erreka hegala… izan dira Seber Altube ikastolako lanaren lekuko.