Urtero legez, Mundakako Surf Taldeak Surfrider Fundation-en “Ocean iniciatives” ekintzan parte hartu du, eta, hala, herriko kostaldea garbitu du. Surf Taldeak jakinarazi duenez, 60 bat pertsonek parte hartu dute
Lurrera botatzen baduzu, itsasora botatzen duzu lemapean egindako jardueran.
Mundakako Surf Taldeak antolatuta, domekan batu ziren mundakarrak kostaldea garbitzeko. Argazkilaria: Mundakako Surf Taldea
Ingurumena zaintzearen garrantzia nabarmendu nahi izan dute antolatzaileek, eta abuztuan beste garbiketa bat egitea aurreikusten dutela jakinarazi dute. Izan ere, itasoko hondakinen %80ak jatorri kontinentala daukala azaldu dute. Horrela, kostaldea garbitzea, itsasoa garbi mantentzeko ezinbesteko neurria dela deritzote surf taldekoek eta horretan parte hartzea guztion ardura dela deritzote.