Elorrieta hitz egiten, sakabanaketaren aurkako ekitaldian
Zapatuan egin zuten ekitaldia, Busturiko Altamiran. 200 lagun inguru bildu ziren auzo horretako plazan, eta, besteak beste, sakabanaketaren ondorio gordinenak ezagutu ahal izan zituzten, Ibon Goieaskoetxea preso politiko busturiarraren bikote Ana Sernaren eskutik. Berbaldi hunkigarri baten bidez, Goieaskoetxea hain urrun preso egoteak suposatzen duen zigor gehitua izan zuen Sernak hizpide.
Berriki baldintzapean aske utzi duten Ibon Elorrieta busturiarrak ere hartu zuen berba ekitaldian, eta gogoan izan zituen giltzapean darraiten lagunak. Ostean, Urko Manzisidor preso ohiak Enrike Arzubiaga eskultoreak egindako artelana eman zion Elorrietari, “hainbat erakunde eta lagunen partez”. Bertsolaririk eta dantzaririk ere ez zen falta izan ekitaldian.
Goizekoaren ostean, 100 lagun inguru batu ziren bazkaritan. Xabier Arriaga Txiplas eta Ander Elortegi bertsolariek girotu zuten bazkalostea.
Elorrieta hitz egiten, sakabanaketaren aurkako ekitaldian
Busturialdeko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.