EHEko kide bat Euskaraz Bizi Egunaren aurkezpena egiten
Apirilaren 5ean egingo dute aurten Euskaraz Bizi Eguna, Gasteizen, eta egun horretan parte hartu gura duenak Gernika-Lumoko Arrano tabernan eman dezake izena. Autobusa ipiniko du Euskal Herrian Euskarazek, eta 20 euro ordainduta, Euskaraz Bizi Egunean egingo dute herri bazkarian ere parte hartu ahal izango du.
Ez gara espaloitik jaitsiko. Euskaraz bizi! lelopean, milaka euskaltzale elkartuko dira Arabako hiriburuan. Hizkuntza Eskubideen Egunak atzean utzi, eta aurten bosgarrenez antolatu du EHEk Euskaraz Bizi Eguna.
Egun horrekin espaloiaren ideia horretan sakondu nahi dute antolatzaileek. «Herri euskaldunak euskaldun izatearen harrotasuna erakutsi dezan; eta, espaloitik jaitsi gabe, euskaraz bizitzeko hautua egin dezan» eskatu du elkarteak. Euskarari merezi duen lehentasuna emate aldera, apirilaren 5eko ekintzetan parte hartzeko deia ere egin die euskal herritarrei.
Eguenean egin zuten Gasteizen egingo duten egunaren aurkezpena, Astra kulturarako fabrika sozialean. Horrez gaain,
Eukararen kate hautsiak liburua aurkeztu zuen David Anautek. Besteak beste, hizkuntzak bizi izan duen jazarpenaren memoria ezagutzera eman nahi du Anautek.