Bertoko herriko udalbatzak hutsik geratu diren etxebizitza tasatuak esleitzeko prozesua abiarazi du. Jakinarazi dutenez, etxebizitzak eskuratuko dituzten pertsonak hautatzeko onarriak onartu zituen udalak, martxoaren 13an.
Udalak azaldu duenez, etxebizitzak eskuratzeko bi modu zehaztu dituzte. Batetik, etxebizitza erosi dezakete interesatuek. Bestetik, etxebizitza erosteko aukera aurreikusten duen alokairu kontratuak ere egin ditzakete.
Laster, iragarkia Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratuko du udalak. Iragarkia argitaratuta, interesatuek 20 eguneko epea izango dute eskaera egiteko. Informazio gehiago behar dutenek udaletxean jaso dezakete.