Apirilaren 2an, eguaztenean, eta apirilaren 3an, eguenean, egingo dituzte kontzertuok. Hain zuzen,
Soka country kontzertuaz gozatzeko aukera izango du herritarrak eguaztenean, eta
Laranja zaporeko kantuak emonldiaz eguenean. Biak ala biak Santa Eufemia elizan emango dituzte, lehena 19:30ean eta bestea 19:00etan bakoitza dagokion egunean.
‘Soka country’ kontzertua. Argazkilaria: Bermeoko Udala
Eguazteneko musika emanaldian country musika izango da entzungai: biolinaren, biolaren, txeloaren, gitarraren edo banjoaren soinuak gailenduko dira, besteak beste. Bermeo eta Zornotzako Musika Eskolen arteko elkarlanaz antolatutako kontzertua izango da datorren astekoa; hala, Zornotzan ere emango dute kontzertua apirilaren 10ean.
Eguenean, barriz, musika eskolako abeslariak izango dira protagonista: koro txiki, kamara koroa eta Erroxape abesbatza izango dira tauagainean. Talde bakoitzak lau-bost kanta abestuko ditu eta guztiak batera ere ariko dira kantuan.
Musika Eskolakoak “ilusio handiz” prestatu dute kontzertua; hala, herritar guztiak gonbidatu dituzte beraien “doinu eta kantu zaporetsuez” gozatzera.