Iazko eskolarteko dantzari eguna. Argazkilaria: Txebi Arriaga
Domekan egingo dute eskolarteko dantzari eguna, hilaren 30ean. Urbietan elkartuko dira herriko ikastetxeetan dabiltzan 3tik 15 urtera arteko 1.400 dantzari inguru, inoiz baino gehiago.
Pasealekuan jarri dute hitzordua, eta 11:00etan kalejiran joango dira Urbietaraino. Dantza ekitaldia 12:00etan hasiko dela aurreikusten dute, eta ondorengoa izango da egitaraua:
- Dantzari dantza (agintariena, banango, ezpata joko txikia, txotxongilo)
- Makil jokoa I, makil jokoa II, txulalai, zapatain dantza, San Petrike
- Gipuzkoako makil txiki, eusko dantza, arku dantza, zita dantza
- Amaiera: Behe Nafarroako martxa
Euria eginez gero, Merkatu plazara lekualdatuko dute saioa.