Irudian, Ea
Liburuaren Nazioarteko Egunaren harira antolatu du lehiaketa. Gaia librea da, baina ipuinak euskaraz idatzita egon beharko dira ezinbestean. Ilustrazioak edozein teknikarekin edo margo motarekin egindakoak izan ahalko dira.
Zazpi kategoria bereizi ditu udalak: 2 urtera artekoena, 3 eat 4 urtekoena, 5 eta 6 urtekoena, 7 eta 8 urtekoena, 9tik 12 urtera artekoena, 13tik 17 urtera artekoena eta 18 urtez gorakoena. Lanak udaletxean aurkeztu beharko dira, 10:30etik 14:00etara, apirilaren 7a orduko.
Irudian edo ipuinean ezingo da izenik idatzi. Izan ere, egilearen izen-abizenak, jaiotze data, helbidea eta telefonoa aparteko gutunazal baten barruan aurkeztu beharko dira. Gutunazalaren kanpoko aldean zein kategoriarako den zehaztu beharko da.
Apirilaren 23an izango da sari banaketa, Eskolondon. Epaimahaia kultur talde ezberdinetako eta udaleko ordezkariek osatuko dutela jakinarazi du udalak.