Matxitxako elkartearen omenaldia, artxiboko irudian
Matxitxako Elkarteak jakinarazi du oroitzapen-ekitaldia 12:00etan hasiko dela. Matxitxako lurmuturretik gertu dagoen Nestor Basterretxearen
Matxitxakoko guda eskulturaren ondoan jarri du hitzordua domekan, hilaren 30ean.
Euzkadiko Gudontzidia 920 gudarik osatu zuten, eta horietako asko izan ziren Busturialdekoak. Matxitxakoko zorigaiztoko guda hartatik 77 urte joan dira aurten, eta, urtero legez, Ibarrangelun eta Bermeon omenaldiak egin dituzte. Udalak antolatu zuen Akorda auzokoa, eta Eusko Alkartasunak Bermeokoa.
Dokumentua: