Omako baso margotua
Bere menpekoak diren museoen jarduna laguntzeko erabakia hartu du Bizkaiko Foru Aldundiaren Gobernu Kontseiluak. Hain zuzen, 4.505.000 euro hartuko ditu, besteak beste, Gernika-Lumoko Euskal Herria Museoa, Bermeoko Arrantzaleen Museoa, Santimamiñe-Omako multzoa, Foruko multzo historikoa kudeatzen dituen Bizkaikoak. Bilboko Arkeologi Museoa, Rekalde Aretoa eta Ondare Aretoa ere bere menpekoak dira.