12 eta 16 urte bitarteko ume eta gazteei zuzendutako tailerra izango da Aste Santuan eskainiko dutena. Bermeoko eta Gernika-Lumoko udaletako Gazteria Sailek eta Urremendi Landa Garapen Elkarteak antolatu dute Bizkaiko Foru Aldundiaren
Gaztedi Busturialdea programaren baitan.
Martxoaren 8an, Muxikako emakumeek taularatutako antzerki bat
Apirilaren 22tik 26ra gauzatuko dute aipatu antzerki tailerra eta 10 orduko iraupena izango du. Hain zuzen, martitzenetik zapatura batuko dira horretarako 10:30etik 12:30era. Antolatzaileek jakitera eman dutenez, Eneritz Artetxe aktore gernikarrak emango ditu eskolak.
Parte hartu nahi duenak izena eman beharko du aurretiaz Bermeoko eta Gernika-Lumoko Gazteentzako Informazio Zerbitzuetan (GIZ) edota Urremendin. Tailerraren prezioa 10 eurokoa da.