Trinkete Antitxokoak antzerki emanaldi bat antolatu du barikurako. Hain zuzen,
¿Que ha sido eso? antzerkia taularatuko dute Katastrofen! taldeko kideek, 22:00etatik aurrrera.
Leire Olaranek eta Jone Garcíak osatutako bikoteak zientzia-fikzioko istorio barregarri bat dakar Gernika-Lumora. Gizakien beharrizanei buruzko umore beltz eta zentzugabekoa darabil bikoteak.
Munduko hondamendi handienaren ostean girotutako lana da, eta gizakiak hiltzera kondenatuta daude. Hari horretatik tiraka, ikusleek 60 minutuko lanagaz gozatzeko aukera izango dute.