
Zinta mozteko unea
Bi hilabete inguru iraun duten lanen ostean, guztiz erabilgarri dago Gernika-Lumoko San Bartolome kalea. Zapatuan egin zuten kale eraberritu eta itxuraldatuaren inaugurazioa, Jose Mari Gorroño alkatearen, zenbait hautetsiren eta hainbat bizilagunen parte hartzeagaz. Jubilatuen koruak ipini zion musika ekitaldiari, eta dantzaririk eta zinta mozketarik ere ez zen falta izan.
Egokitzapen lanen helburu nagusiak herritarren “irisgarritasuna eta segurtasuna” bermatzea izan dira. Horretarako, 3,5 metroko granitozko espaloiak jarri dituzte, errepidearen altura berean. Egokitzapen lanetarako 240.000 euroko aurrekontua izan du Gernika-Lumoko Udalak.