
Kabelinatxe Eguna Nabarnizen
Hotzari eta eguraldi kaxkarrari aurre eginez, Nabarnizko frontoiko giroa alaitu zuten ume eta gazteek. Lau taldetako 150 dantzari inguru batu ziren atzo herri horretan, Kabelinatxe Eguna ospatzeko. Nabarniz eta Ereñoko umeak batzen dituen taldeaz gain, Ibarrangeluko Lorea, Gautegiz Arteagako Artie eta Gernika-Lumoko Elai-Alai dantzari taldeek ere parte hartu zuten atzoko jaialdian. Dantzari dantzak zabaldu zuen dantza saioa, eta, ostean, errepertorio zabala eskaini zuten 3tik 13 urtera arteko dantzariek.
Hamaiketako ederrarekin amaitu zuten dantza saioa, eta triki poteoa egin zuten ondoren, herriko tabernetatik. Arratsaldean, berriz, Nabarnizko Gazte Asanbladak antolatu zituen jolasekin gozatzeko aukera izan zuten umeek.
-
-
Kabelinatxe Eguna Nabarnizen
-
-
Kabelinatxe Eguna Nabarnizen
-
-
Kabelinatxe Eguna Nabarnizen
-
-
Kabelinatxe Eguna Nabarnizen
-
-
-
Kabelinatxe Eguna Nabarnizen
-
-
Kabelinatxe Eguna Nabarnizen
-
-
Kabelinatxe Eguna Nabarnizen
-
-
Kabelinatxe Eguna Nabarnizen
-
-
Kabelinatxe Eguna Nabarnizen
-
-
Kabelinatxe Eguna Nabarnizen
-
-
Kabelinatxe Eguna Nabarnizen
-
-
Kabelinatxe Eguna Nabarnizen