
Gaurko protesta elkarretaratzea
Negoziazio mahai orain; adierazpen askatasuna lemapean, Gernika-Lumoko Udaleko hainbat langilek protesta elkarretaratze bat egin dute gaur. LABek salatu dutenez, langileria arloko arduradun Begoña Landak ez du negoziazio mahaia batu 2013ko azarotik. Hala, udal beharginek lan hitzarmen barik jarraitzen dutela jakinarazi du sindikatuak.
LABeko ordezkariek azaldu dutenez, hainbatetan egin dute negoziazio mahaia eratzeko eskaera, baina udalak ez die jaramonik egin. Arazoari irtenbide bat eman beharrean, gainera, udala langileen adierazpen askatasuna urratzen ari dela salatu du sindikatuak. Atzo, esaterako, beharginek udal eraikinetan jarritako pankartak kendu zituzten udaltzainek, udalaren aginduz.
LABek, gogor kritikatu du udalaren jarrera. Azaldu dutenez, udalak langileen pankartak kendu arren, arazo bat izaten jarraituko dute. Izan ere, lan hitzarmen barik jarraitzen dute udal langileek.