
San Bartolome kalea; bihar arte zarratuta mantenduko dute errail bat
Gernika-Lumoko Udalak bihar (hilaren 22a) inauguratuko du San Bartolome kale berritua. Beharginak urtarrilean hasi ziren Errenteria auzoko kalea egokitzen, eta bi hilabete inguruko lanen ostean, udalak herritarrei aurkeztuko die emaitza. 13:00etan hasiko da inaugurazio ekitaldia.
Bihar arte, bestalde, San Bartolome kaleko errepideko errail bat zarratuta mantenduko dutela jakinarazi du udalak.
Egokitzapen lanen helburu nagusiak herritarren “irisgarritasuna eta segurtasuna” bermatzea dira. Horretarako, 3,5 metroko granitozko espaloiak jarriko dituzte, errepidearen altura berdinean. Egokitzapen lanetarako 240.000 euroko aurrekontua izan du udalak.