
Eneritz Artetxe
Gazteentzako antzerki tailerra antolatu dute Bermeoko eta Gernika-Lumoko Gazteria Sailek. Hain zuzen, 12 eta 16 urte bitarteko gazteentzako zuzendutako jarduera da. Urremendi Landa Garapen Elkartearen laguntza ere izan dute tailerra prestatzeko, eta Bizkaiko Foru Aldundiaren Gaztedi Busturialdea programaren baarruan antolatu dute.
Hamar orduko tailer intentsiboa emango dute. Apirilaren 22tik 26ra (martitzenetik zapatura), egunero batuko dira gazteak, 10:30etik 12:30era, Eneritz Artetxe antzezle gernikarraren gidaritzapean. Tailerrean parte hartzeko 10 euro ordaindu beharko dira. Bermeoko GIZen, Gernika-Lumoko GIBen edo Urremendik eman daiteke izena.