
Bermeoaldeko Behargintzaren bulegoak
Lana bilatzeko prozesuan laguntza eta aholkularitza eman gura die Bermeoaldeko Behargintzak langabetuei, eta helburu horregaz antolatu ditu enplegu jardunaldiak. Otsailean eta martxoan ere egin izan dituzte jardunaldiak; lehenengo hilean 20 bat lagunek parte hartu zuten, eta 30 batek bigarren hilabetean.
Apirileko jardunaldiak eguenetan egingo dituzte: hilaren 3an, 10ean eta 24an, 10:00etatik 12:00etara. Eta apirilaren 29an, martitzena, egingo dute hileko azken saioa, arratsaldean, 15:30etik 17:30era. Oraingoan, baina, gai desberdinak landuko dituzte; hala nola, kurrikuluma edo aurkezpen gutuna.
Jardunaldietan parte hartu gura dutenek Behargintzako bulegoetara jo beharko dute (Zubiaur Tar Kepa 26-28, lehenengo solairua) edo telefono zenbakira deitu.