
Uraren Mundu Mailako Egunagaz bat eginda, Euskadiko Biodibertsitate Zentroak aurtengo leloaren izen bera daraman argazki lehiaketa antolatu du asteburura begira:
Ura eta Energia. Edonork parte har dezake lehiaketan, baina, betiere, Madariaga Dorretxeak programatutako jarduera edo ibilbide gidatuetako irudiak izan beharko dira, edota uraren eta energiaren arteko elkarrekintza erakusten dutenak.
Apirilaren 3ra arte jasoko dituzte argazkiak, ondorengo helbidean: Euskadiko Biodibertsitate Zentroa. San Bartolome auzoa, 35. 48050 Busturia (Bizkaia). Gutunazalean
Argazki lehiaketa: Uraren Mundu Mailako Eguna adierazi beharko da. Zuri-beltzean edo kolorean aurkeztu ahalko dira argazkiak, baina egile bakoitzak edozein teknika erabilitako bost aurkeztu ahalko ditu, gehienez.
Lanak inprimatuta aurkeztu beharko dira, eta kartulina beltz batean itsatsita. Gainera, CD batean argazkien kopia bat jaso beharko da, gutxienez 2MBekoa. Hogei hitz baino gutxiagotan, argazkiaren inguruko azalpen bat ere gehitu beharko da. CDan izen-abizenak, NAN zenbakia, helbide elektronikoa, posta helbidea eta telefonoa zehaztu beharko dira.
Argazki onenenaren egileak bi pertsonarentzako asteburuko bateko egonaldia irabaziko du, eta bigarrenak Urdaibaiko paduretara irteera bat eta Euskadiko Biodibertsitate Zentrora bisita gidatu bat. Sarien nahiz oinarrien inguruko informazio gehiago
www.torremadariaga.net atarian aurki daiteke.
Lehiaketa hori ez ezik, beste hainbat jarduera ere antolatu ditu Madariaga Dorretxeak astebururako; besteak beste, bisita gidatuak, tailerrak, hitzaldiak, irteerak…
Uraren Eguneko jarduerak
Martxoak 22
- 10:30-12:30. El Pobaleko burdinolara bisita gidatua: Makina hidraulikoa industriaren esku. Topagunea: El Pobal burdinolako aparkalekua (Muskiz). Adin guztiei zuzendua. Prezioa: 3 euro pertsonako. 12 urtetik beherakoentzako doan.
- 10:30-13:30. Zetazeoak 10etan. Hastapenak. Hitzaldia Enrike Franco AMBAR elkarteko presidenteordearen eskutik, eta irteerak kotxez Matxitxako lurmuturrera ugaztun horien behaketarako. 12 urtetik aurrera. Tarifa: 5 euro pertsonako.
- 12:00-13:00. Jolastera: Ez galdu urik! jolasa. 6 eta 12 urte bitartean. Tarifa: Doan.
- 17:00-18:30. Ur-suziri tailerra. Tailer familiarra, berrerabilitako plastikozko botilak erabiliz. Tailerrean parte hartzeko beharrezkoa da 1,5 edo bi litroko bi plastikozko botila ekartzea. 6 urtetik aurrera, edo pertsona nagusi batek lagunduta. Tarifa: 2 euro pertsonako.
- 17:00-18:30. Ozolloko marea-errota. Urak marea-errotetan duen funtzioa azaltzeko bisita gidatua. Topagunea: Arteagako Gazteluaren aparkalekuan. Adin guztiei zuzenduko jarduera. Tarifa: Doan.
Martxoak 23
- 10:00-12:00. Irteera Euskal Herria itsasontzian Bilboko itsasadarretik, AZTI-Tecnalia eta Bilbao Bizkaiako Ur Partzuergoarekin elkarlanean. Javier Francok gidatua (AZTI-Tecnaliako itsas-ikerketa saila). Topagunea: Bilboko udaletxe aurrean. Adin guztiei zuzenduta. Doan.
- 11:00-12:00. Ura aztertzen. Ur-lagin ezberdinekin esperimentazioa Eusko Jaurlaritzako Aztertu Programarekin elkarlanean. 8 urtetik aurrera. Tarifa: Doan.
- 12:00-14:00. Padura eta hondartza garbiketa: Lurrera doana itsasora doa. Ingurumen partehartze ekintza San Kristobaleko paduraren eta hareatzen garbiketarako (Busturia), Surfrider Foundation elkartearekin elkarlanean. Adin guztiei zuzenduta. Tarifa: Doan.
- 12:00-14:00. Irteera Euskal Herria itsasontzian Bilboko itsasadarretik AZTI-Tecnalia eta Bilbao Bizkaiako Ur Partzuergoarekin elkarlanean. Javier Francok gidatua (AZTI-Tecnaliako itsas-ikerketa saila). Topagunea: Bilboko udaletxe aurrean. Adin guztiei zuzenduta. Tarifa: Doan.
- 17:00-18:30. Ur-errota tailerra. Urak energia-iturri bezala duen garrantzia eta ur-errota bat egiteko tailerra, Mad Scienceren eskutik. 8 urtetik aurrera edo pertsona nagusi baten laguntzagaz. Tarifa: 2 euro pertsonako.