
Omako basoa
Gaur bertan bisitatuko dute Kortezubiko baso margotua, 16:00etatik aurrera. Izan ere, zuhaitzak eta beraien kokalekua zentsatu eta katalogatu ondoren, Agustin Ibarrola artistak 1982 eta 1985. urteen artean egin zituen pinturak leheneratzeko lanetan jardun dute teknikariek.
Miren Josune Ariztondo Kultura diputatuaz eta Agustin Ibarrolaz gain, Fernando Bazeta Gobantes EHUko Letren Fakultateko irakasle titularrak parte hartuko du bisitan. Azken horrek emango dio Ariztondori basoan egindako lanen berri.