
Muxikako ume gazteak Zubieta-Errotako psikomotrizitate gelan
Muxikako Udalak herriko umeei zuzendutako aste santuko ludoteka antolatu du, eta izen ematea zabalik dagoela jakinarazi du. Azaldu dutenez, interesatuek hilaren 26a arte eman dezakete izena, Zubieta-Errotako liburutegian. Interesatuek 40 euro ordaindu beharko dituzte, izena ematerakoan.
Umeek primeran pasatzeko aukera izango hainbat egunetan. Hain zuzen, apirilaren 14an, 15ean, 16an, 22an, 23an, 24an, 25ean eta 26an zabalduko dute aste santuko ludoteka. Egun horietan, muxikar gazteak 09:30era eta 13:30era elkartuko dira, elkarrekin jostatzeko. Hilaren 25ean, gainera, gaua Gorozikako barnetegian pasako dute nahi dutenek. Izan ere, ez da derrigorrezkoa gaua barnetegian pasatzea.
Gorozika Natura Eskolako kideek antolatuko dituzte aste santuko ludotekako ekintzak, tartean zenbait irteera. Izena emateko eskaera orria Zubeta-Errotan edo
udaleko web orrialdean eskuratu dezakete interesatuek.