
Irudian Basatxerri enpresak hazitako txerriak
Gure nekazaritza ekologikoaren gutiziak saioen barruan, bihar (eguaztena) aurkezpen dastaketa bat egingo dute Astran. Lurgozo elkarteak antolatuta, 19:00etan hasiko da berbaldia. Azalpenak entzun ostean, bestalde, hizlariek ekarritako produktuak dastatuko dituzte bildutakoek.
Alde batetik, Josu Garaialde Basatxerri S.L enpresako kideak egingo du berba. Basatxerrik txerrikiak saltzen ditu. Hain zuzen, enpresak nekazaritza ekologikoaren oinarriak jarraituz hazten ditu animaliak. Hirugiarra, solomo ondua, txorizoa eta pate tradizionala ekoizten ditu enpresak, besteak beste.
Bestalde, Joseba Iñaki Etxeberria y Otros kooperatibako kideak ere egingo du berba Astran. Etxeberriak berak emango ditu enpresaren txakolinari buruzko azalpenak. Getariako Txakolina eta Nekazaritza Ekologikoaren ziurtagiriak dituen txakolina da enpresak ekoiztutakoa. Bengoetxe Txakolina izenarekin saltzen dute.