Bilatu
Sartu
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Ajangiz
      • Arratzu
      • Bermeo
      • Busturia
      • Ea
      • Elantxobe
      • Ereño
      • Errigoiti
      • Forua
      • Gautegiz Arteaga
      • Gernika-Lumo
      • Ibarrangelu
      • Kortezubi
      • Mendata
      • Morga
      • Mundaka
      • Murueta
      • Muxika
      • Nabarniz
      • Sukarrieta
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion Agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • HITZAren 20. urteurrena
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
    • Xixili
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Sartu
Euskara

Txango bat eginez ezagutaraziko dute Ibilaldiko ibilbidea, domekan

Busturialdeko Hitza
Busturialdea
2014/03/18
Ibilaldiko bideokliparen grabaketaren momentu bat

Ibilaldiko bideokliparen grabaketaren momentu bat

Bizkaiko Ikastolen aldeko jai handia antolatzen ari den elkarteak Ibilaldiko ibilbidea ezagutaraziko du, domekan. Hain zuzen, Seber Altube Ikastolako Ingurumen Astearen barruan egingo dute aurkezpena, txango berezi bategaz. Antolatzaileek azaldu dutenez, “ibilbidea herriratzea, eta ibilbidean zehar dagoen natur zein kultur ondarea ezagutzera ematea dira txangoaren helburuak”. Hala ederto pasatzeko aukera ederra dela iritzita, parte hartzeko deia egin diete eskualdeko herritar guztiei. “Euskararen Bihozferako ondarea ez delako inorena, eta, aldi berean, guztiona delako”. Parte hartzaileek 09:30ean hasiko dute txangoa, Pasealekuan. Helmuga, bestalde, Lurgorri auzoan izango dute. Bertan zenbait  zuhaitz txiki landatuko dituzte bildutakoek, 11:30ak aldera. “Gaur zuhaixkak direnak bihar baso izango direlako”. Barikuan eta zapatuan ere ondo pasatzeko aukera Barikurako eta zapaturako ere jai giroa dakar Ibilaldia Elkarteak. Barikuan, esaterako, Jon Enbeita muxikarrak kantaldia emango du Gernika-Lumon. Hain zuzen Ibilguneko tabernan joko du Ibilaldiaren alde. 20:00etan hasiko da bertoko bakarlariaren kantaldia. Sarrera doakoa da. Zapatuan, bestalde, Nabarnizera lekualdatuko dute Ibilaldiaren aldeko giro alaia. 17:30ean, esaterako, pilota partidak jokatuko dituzte gazte eta nagusi mailetako pilotariek. Gazteen arteko partidan, Zubikaraik eta Urizarrek Etxebarriaren eta Esainen kontra neurtuko dituzte indarrak. Nagusietan, bestalde, Goñi IIak eta Martinez de Eulatek Agirreren eta Otxandorenaren kontra jokatuko dute. Pilota partiden ostean bertsolarien txanda izango da. Julen Erezuma eta Ibon Ajuria ariko dira bertsotan, frontoian bertan. Bertsolariek amaitzean, Ibilaldiaren aldeko zozketako zenbaki saridunak emango ditu jakitera jai egun handia antolatzen ari den elkarteak. Jai egunari amaiera emateko, triki-poteoa eta afaria egingo dituzte bildutakoek. Afarirako txartelak erosteko epea zarratu egin dute dagoeneko. Triki-poteoa, bestalde, 19:30ean hasiko dela iragarri dute.

Busturialdeko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Agenda

Busturialdeko azken berrien buletina!

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Busturialdeko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-627 10 85 / 607 29 22 23
  • busturialdea@hitza.eus / gernika@hitza.eus
  • Elbira Iturri kalea, z/g. 48300, Gernika-Lumo
  • Publizitatea
  • 94-618 72 99 / 647 35 56 54
  • busturialdea@hitza.eus / bermeo@hitza.eus
  • Atalde 17, atzealdea. 48370, Bermeo
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.