Sakabanaketarekin amaitzeko eskatuko dute Busturian, hilaren 29an
Ekitaldia egingo dute 13:00etan, Altamirako plazan. Bertsoek eta musikak emango diote hasiera ekitaldiari, eta ezker abertzaleko kide Ibon Arbuluk berba egin ostean, preso politikoen senide eta lagunek berba egingo dute. Azken horiek sakabanaketaren eraginari buruz eta presoen egoerari buruz berba egingo dute.
Ekitaldiaren ostean, bazkaria egingo dute. Txartelak aldez aurretik erosi beharko dira, 15 eurotan, honako leku hauetan: Busturiko tabernetan, Gernika-Lumoko Arranon edo Bermeoko Bolatokian. Txartela erosteko azken eguna martxoaren 25a izango da.