
Eraso sexistei stop! plataformaren protesta bat
Astelehenean ustez bikoteak itota hil zen emakume bat Mungian, eta erailketa hori salatzeko, kalera aterako dira Busturialdeko bizilagunak. Gernika-Lumon, Eraso Sexistei Stop! plataformak deituta, 19:00etan batuko dira herritarrak bihar Merkurio iturrian,
Emakumeonganako tratu duinaren alde lelopean. Sareginek Bermeoko feministen sareak ere protesta bat antolatuko du, eta, beraz, deialdietara adi egoteko eskatu du.
Andina Pereira 35 urteko emakumea lurrean aurkitu zuen atzo eguerdian hamar urteko alabak, konortea galduta. Larrialdi zerbitzuak berehala bertaratu baziren ere, ez zuten ezer egiterik izan haren alde. Ordu batzuetara atxilotu zuten haren bikotea, eta epailearen esku utzi dute.