Ikurrinaren aldeko herri batzarra egingo dute gaur, Busturian
Ikurrinaren aldeko IV. Herri Batzarra egingo dute gaur, 19:30ean, Altamirako Kultur Etxean. Gainera, udal osoko bilkuran aurkezteko testua ere prestatu dute, eta ikurrinaren aldeko herri batzarrak proposatutako adierazpen instituzional hori bihar aztertuko dute, 20:30ean egingo duten udal batzarrean.