
Sollube 707ren martxa bat
Sollube 707 mendi taldeak antolatuta, Bermeoko Munarriz Munarriko ibilbidearen lehen zatia egiteko aukera egongo da domekan, martxoaren 23an. Taraskatik abiatuko dira mendizaleak, 08:30ean, eta hamazazpi kilometro inguruko ibilbidea izango dute aurretik.
Errosapeko moillara joko dute lehenengo, eta handik Mendekora eta Goitizera abiatuko dira ibiltariak. Enparan eta Tribizkoerrota izango dituzte hurrengo helmugak, eta Ezkiara eta Munarrinagusira joango dira ondoren. Sollubeko dorrean amaituko dute martxa.
Parte hartzeko deia egin dute antolatzaileek.