
Guztira 450 kirolari batu ziren Muxikako Ibarruri auzoko biga- rren mendi martxan eta lehenengoko mendi lasterketan. Aurten, lehenengoz egin duten mendi lasterketan 70 lagunek parte hartu zuten. Antolatzaileen esanetan, gainera, «denek maila oso ona» erakutsi zuten.
Gizonezkoetan lehenengo postua Markina-Xemeingo Arkaitz Galindezek lortu zuen, 1.45ko denboragaz. Bertara joandakoek «erraz» irabazi zuela nabarmendu zuten. Bigarren eta hirugarren postuak, ostera, Arratzuko Arrolape mendi taldekoentzat izan ziren: Aitor Uriartek egin zuen bigarren, eta Aritz eta Joseba Begoñak hirugarren.
Emakumezkoetan, ordea, gu- txi izan ziren lasterketan parte hartzera animatu zirenak; dena den, sekulako maila erakutsi zutela adierazi dute antolatzaileek. Arrolapeko Araitz Irazuk lortu zuen garaipena, 2.23ko denbora- gaz. Irabazleek txapel bana eta Deroja eta Osinbaltzako txakolin botilak eskuratu zituzten.