
Sollubeko iblbide megalitikoan parte hartu zutenak, Altamiran
Sollube aldean dauden lau monumentu megalitikoak batzen dituen ibilbidea prest da, eta domekan egin zuten hura aurkezteko ibilbidea. 22 kilometro ditu Sollubeko ibilbide megalitikoak, eta ibilbide hori berori egin zuten domekan 136 lagunek, Agiri arkeologia elkarteko kideen laguntza eta azalpenekin. Elkarteko kide Juan Carlos Lopez Quintanak Tana azaldu duenez,bost geldialdi egin zuten bidean. Urkidiko tumulua ikusi zuten lehenengo, eta Sollubeko iturria trikuharria gero. Bermeo eta Busturia arteko lurretara helduta, megalitikoa ez den baina interes handia duen Tribis Buruko aztarnategia ezagutzeko aukera ere izan zuten parte hartzaileek. Erromatarren garaiko nekropolia da, eta berreskuratzeko lanetan ari dira oraindik.
Ibilbidean aurrera, Añabustiko trikuharrian egin zuten hurrengo parada, eta Sorbituaga-Arriatarako iruinarria ikusi zuten azkenik. Azken biak Busturiko lurretan daude. Altamiran amaitu zuten txangoa, hamaiketakoarekin.
Domekako irteeraren balorazio oso positiboa egin du Agiri elkarteak. «Parte hartzea handia izan zen benetan; ez genuen horrenbeste gende espero, eta sorpresa ederra hartu genuen». Gainera, Euskal Herriko hainbat lekutatik heldutako lagunak batu ziren.
Gernika-Lumoko Goi-Zale, Bermeoko Sollube 707 eta Busturiko mendi taldeen laguntza izzan zuen arkeologia taldeak; baita Busturiko Udalarena ere.