
Udaberria hasteaz batera, Nabarnizeko eta Ereñoko Kabelinatxe dantza taldearen eguna ospatuko da domekan Nabarnizeko herriko frontoian.
12:00etan hasiko den ekitaldi honek 3 eta13 urte bitarteko 155 gaztetxo batuko ditu. Dantza jaialdian Kabelinatxe taldeaz gain, Ibarrangeluko Lorea, Arteagako Artie eta Gernika-Lumoko Elai Alai taldeko kideek ere parte hartuko dute.
Aurreko urteetan egin modura, hainbat pieza dantzatuko dituzte Nabarnizeko frontoian lau dantza taldeko kideek. Hala nola, Dantzari dantza, Eskudantza, Txutxalai, Arkudantza, Bizkaiko dantzak, Gipuzkoako makil dantza, Zazpi jausiak… «Guztira hamabi dantza egingo dira», azaldu dute antolatzaileek.