Paperaren birziklapenak gora egin du Gernika-Lumon
Gernika-Lumoko bizilagunek gero eta gehiago birziklatzen dutela esan du udalak, iazko datuak aintzat hartuta. Hain zuzen, paperaren birziklapenak nabarmen egin duela gora esan du; zehaztu duenez, iaz 589.710 kilo paper eta kartoi birziklatu zituzten herritarrek, aurreko urtean baino 5.280 kilo gehiago.
Garbiketa zerbitzuak jasotako plastiko kopuruak ere gora egin du. Izan ere, 2012an baino 211 kilo gehiago jaso zituzten iaz. Hain zuzen, 213.869 plastiko kilo izan dira 2013an batutakoak. Kontrara, tonerraren (119 kg), pilen (1.480 kg) eta olioaren (11.427 kg) birziklapenean ez dela aldaketarik igarri esan du udalak; “maila bertsuan segitzen dute”.
Bestalde, traste zahar gutxiago bota dute gernikarrek azken urtean, “zuhurrago ibili dira”. Hain justu, “iaz 85.966 kilo gauza zahar birziklatu zituzten, 2012an baino 15.294 kilo gutxiago”.
atzearen aldeko joera gero eta errotuago dago gernikarren artean, 2013ko datuek erakutsi dutenez. Iaz 213.869 kg plastiko jaso ziren, 2012an baino 211 kg gehiago. Baina ez da hori datu adierazgarri bakarra