Hainbat egunetan lanean izan ostean, joan den eguenean eman zuten amaitutzat ekainaren 1ean Gernika-Lumon ospatuko duten Ibilaldiaren bideoaren grabaketa. Beste era batera ezin izan zitekeela eta, Urdaibaiko bihotz-bihotzean hartu dituzte Bizkaiko ikastolen aldeko jaialdia iragarriko duen bideoa. Hala, Mundaka, Ibarrangeluko Laida hondartza, Sukarrieta, itsasadarra, erreka hegala… izan dira Seber Altube ikastolako lanaren lekuko.
Zapatuan, bestalde, Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoak izan ziren Gernika-Lumoko Jai Alain, haur eta helduen artean
Bizipoza zabalduz.