Leire Gandariasek irabazi du otsaileko Ezetz Jakin lehiaketa
Leire Gandarias Ispizua gernikarrak irabazi du Gernika-Lumoko Berbalagun egitasmoak hilero antolatzen duen Ezetz Jakin lehiaketa. Otsaileko saria jaso du Gandariasek; alegia, Lagun-Etxea tabernak bi lagunentzako emandako otordua. Otsaileko lehiaketan 77 pertsonek parte hartu dute, eta horietatik 45 lagunek erantzun dituzte galdera guztiak ondo. Dagoeneko martxoko lehiaketa prest dute, eta antolatzaileek jakinarazi dutenez, Gernika jatetxeak emango du saria.