
Iaz, Artza frontoian egin zuen Bertonek Dendarik Denda azoka
Urtero legez, aurten ere Berton Bermeoko txiki-erdi enpresen elkarteak Dendarik Denda azoka antolatu du. Hain zuzen, bihar eta etzi egingo dute Lameran. Guztira, 18 saltoki egongo direla jakinarazi dute, eta horietan “kalitatezko produktuak prezio erakargarrietan” eskainiko dituzte herriko dendek. Denda bisitatu gura duenak 10:30etik 15:00etara zein 17:00etataik 21:00etara izango du horretarako aukera.
Hala, egun eta ordu horietan, hainbat produktu izango ditu herritarrak eskura: besteak beste, ume, gazte, gizon eta andrazkoentzako moda, osagarriak, lentzeria, edertasun produktuak, dekorazioa, artea, eta altzariak.
Bertonek azaldu duenez, “Dendarik Denda azokarekin herriko dendak herritarrengana hurbiltzen dira eta, horrez gain, horietan kalitatezko produktuak prezio erakargarrietan erosi ahal dira”. Hala, martxoaren 14an eta 15ean azokara jende asko bertaratzea espero dute.