12 eta 18 urte bitarteko gazteentzako argazkilaritza ikastaroa antolatu du Mundakak
Mundakako Udalak Urremendi Landa Garapen Elkarteagaz batera, 12 eta 18 urte bitarteko gazteentzako argazkilaritza ikastaroa antolatu du. Apirilean izango da hori lau egunetan.
“Era guztietako argazkiak egiten ikastea eta argazki kamara digitalei probetxu handiena ataratzea” da ikastaro horren helburua. Ikastaroa apirilaren 22an,23an,24ean eta 25ean gauzatuko dute, 10:00etatik 14:00etara Mundakako Tribisarrospe kultur etxean.
Ikastaroan parte hartu nahi dutenek 32 euro ordaindu beharko dute. Hala ere, ikastaroa eman ahal izateko, gutxienez, 15 pertsonek eman beharko dute izena. Inskripzioa egiterakoan, Mundakan erroldatuta daudenak lehentasuna izango dutela jakinarazi dute antolatzaileek. Herrian erroldatutakoek zein gainontzekoek apirilaren 9a baino lehen eman beharko dute izena udal bulegoetan edo turismo bulegoan.