
Cisnerosen aurkako partida. Argazkia: Urrutxua
Ohorezko Mailako 16. jardunaldiko partida jokatu zuen atzo Bizkaia Gernika Rugby taldeak, Madrilgo (Espainia) Centralean, R. C. Complutense Cisnerosen kontra. Norgehiagoka gaitza zen basurdeentzat, baina bolada eskasa irauli eta sailkapenean gora egiteko asmoagaz joan ziren Madrilera. Helburua, baina, bete ezinik geratu ziren basurdeak, 60-10 galdu baitzuten partida.
33 puntugaz eta Hernani CREgaz berdinduta, sailkapen orokorreko
zortzigarren postutik bederatzigarrenera pasatu da Bizkaia Gernika Rugby taldea, eta play-offetatik bederatzi puntura eta promoziotik zazpira dago.
Zapatuan Getxo Artearen aurka jokatuko du Bizkaia Gernika Rugby taldeak, 17:00etan, Urbietan.