
Basauriko podiuma
Denboraldia hasi denetik, aurreneko postuetan ari da sailkatzen Gernika-Lumoko atleta. Atzo, Basauriko duatloian, laugarren sailkatu zen, baina segundo gutxigatik geratu zen podiumetik kanpo. Ana Casares, Lourdes Oiartzabal eta Maite Arraiza izan ziren lehen hiru sailkatuak. Mutiletan, Busturialdeko onena Urdaitriko Asier Martija izan zen. Zazpigarren sailkatu zen Martija, eta Oier Ariznabarreta, Guillaume Ducasse eta Ander Agirre izan ziren azkarrenak.
Bizkaiko herrian jokatzen den hemezortzigarren duatloia izan zen atzokoa. Euskal Herriko duatloi zirkuituko laugarren proba baliagarria izan da, eta sprint distantzian jokatu da (6,2 kilometro-19,9 kilometro-2,9 kilometro).