
Irudian Irun eta Donostia batu zituen Duintasun Martxa
Euskal Herriko eragile sindikalek eta sozialek osatzen duten Gune Plataformak burututako ekimenei segida emanez, datorren martxoaren 11tik 20ra hego Euskal Herria gurutzatuko du duintasun martxa batek. Martxa horren barruan, Busturialdea ere zeharkatuko dute euskal eragileek.
ELA eta LAB sindikatuek deituta, bertoko herritarrek Gernika-Lumo eta Bermeo lotuko dituzte, eguaztenean. Oinezkoen martxa, esaterako, 08:00aterako da Merkuriotik. 10:30ean, bestalde, kotxe karabana egingo dute sindikatuek. Duintasun Martxari amaiera emateko, 12:30erako elkarretaratzea deitu dute bertoko eragileek. BBVAk Lameran duen egoitzaren aurrean batuko dira.
Hego Euskal Herriko Duintasun Martxari martxoaren 20an emango diote amaiera. Martxa amaitu eta bi egunera, bestalde, Gune Plataformako kideak Madrilen izango dira duintasunaren alde egingo duten manifestazioan.
Duintasun Martxak gaur egungo eredu ekonomiaren kontra egingo du. Sindikatuek diotenez, “botere guneek aplikatzen dituzten politika antisozialek biztanleriaren gehiengoaren pobretzea dakarte, gutxiengo bat aberasten den bitartean”
.