
Gernika-Lumoko Udalak hitzarmen bat sinatu du Done Jakue Bidearen Lagunen elkartearekin. Hitzarmen horren arabera erromesei ostatu emateko leku bat utziko dio udalak Done Jakua Bidearen Lgaunen elkarteari.
Udalak jakinarazi duenez, Allende Salazarreko gimnasioa erabiltzeko aukera izango dute erromesek, baina abuztuan bakarrik. Izan ere, hilabete horretan erromes asko ibiltzen dira bertatik, eta aterpetxeak ezin ditu guztiak hartu.
Atseden hartzeko gune berriak 35 lagunentzako lekua izango du. Besteak beste, koltxonetak, mahaiak, aulkiak, dutxak eta mikrouhin-labea erabiltzeko aukera izango dute erromesek, doan. 2013an, 3.900 lagunek zeharkatu zuten Gernika-Lumo, iparraldeko Done Jakue bidea erabiliz.