
Bermeoko Sareginen parodia
Emakume Langilearen Egunean kalera atera dira emakumeak, barriro. Euren eskubideak aldarrikatzeko, hainbat jarduera egin dituzte: antzezlanak, parodiak, tailerrak, erakusketak, kafe tertuliak… Eskubideak aldarrikatu, eta abortu legea kritikatu zuten, herri batean zein bestean. Bermeoko Sareginek tragikomedia ibiltaria egin zuten, Erriberatik portura. Mozorroarekin, eta Gallardonen legea oinarri hartuta, parodia egin zuten emakumeek.
Gernika-Lumon ere abortu eskubidearen aldeko kartelak ipini zituzten, Bilgune feministak eta gazte mugimenduak Merkurio iturrian ipini zuten gune morean. Emakumeen kontrako erasoak ere salatu zituzten, eskubideak aldarrikatzeagaz batera. Kafe tertulia egin zuten arratsaldean, eta tabernajira iluntzean.
Lantegi Batuek, bestalde, atzoko eta gaurko emakumeak izan dituzte gogoan, lantegian jarritako hainbat karteletan.
Muxikako emakumeak, aldiz, antzezle izan ziren egun horretan.
Hemen dago gure etxe bakarra lanarekin, taula gainera igo ziren martxoaren 8an. Gero, afaria egin zuten.
Eta afaritan batu ziren, baita ere, Kortezubin,Gautegiz Arteagan eta Busturian. Ajangizko, Mendatako eta Muruetako andrek, aldiz, bazkaria egin zuten. Txokolate jana izan zuten Ibarrangelun.
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
Busturin egindako elkarretaratzea