
Espaloian taldeko kideak
Itoiz taldearen bost jarraitzailek Espaloian taldea sortu dutela eta, Juan Carlos Perez euskal talde mitiko hartako abeslariaren hitzaldia egongo da astelehenean, 19:45ean, Lizeo Antzokian. Espaloian eta Gatibu taldeetako Haimar Arejita eta Jon Eskisabel kazetaria ere izango dira hitzaldi-solasaldian. Ondoren, kontzertua emango du talde jaio berriak.
“Itoiz taldearen musikak zuzenean daukan freskotasuna, edertasuna eta indarra jendeari erakustea” da Espaloian taldearen helburua. “Euskaldun guztiona den Itoiz taldearen musika ondarea ezagutarazi nahi du Espaloian taldeak,
Lau teilatu abestitik haratago”. Horretarako, taldekideek diote “Itoiz taldeak zuzenean zeukan magia” berreskuratzen saiatuko direla zuzenekoetan, “soinua eta argiaren kalitatea tamaina honetako apustu baten neurrian zainduz”.
Gatibu taldeko Haimar Arejitak (gitarra) eta Gaizka Salazarrek (bateria) daude, eta Alex Aranak (ahotsa eta gitarra), Dani Asuak (baxua) eta Ander Ertzillak (saxofoia eta koruak) osatzen dute Espaloian. “Kalitatea eta magia ez dira faltako edozein herriko jaixetan”.