
Urtarrilean Bermeon ospatu zuten Hator Hator eguna.
Hator-Hator neska mutil etxera eguna ospatuko dute martxoaren 15ean Bermeon. Preso eta Iheslari politiko denen etxeratzea aldarrikatzeko eguna izango da datoren zapatukoa. 12:30ean emango diote hasiera egunari, eta, horretarako, triki bertso kalejira egingo dute, Goiko plazatik hasita. 15:00etan, barriz, herri bazkaria egingo dute Artza frontoian. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, bazkarirako txartelak erosteko azken eguna martxoaren 11 izango da, eta, horretarako, Bolatokira, Artzara, Malandrara edota Frontoiko tabernara jo beharko du interesa duenak. Txartelaren prezioa 20 eurokoa izango da.