
Jendetza batu zen iaz Morgako Azokan
Morgako Udalak udaberriko nekazal azoka antolatzeko batzarra egingo du, barikuan, 19:00etan. Aurten hamabosgarrenez egingo dute azoka, eta, iaz bezala, antolakuntza lanetan parte hartzeko deia egin die morgatarrei.
Udalak jakinarazi duenez, “herritarren partaidetza da Morgako Azokaren ezaugarri nagusia”. Hala, aurrerantzean ere hala izatea nahi dute. Txosna eta taloen postua, esaterako, herritarrei esker jartzen ditu udalak.
Bestalde, iazko esperientzia positiboaren ostean, herritarrek antolakuntza lanetan parte hartzen jarraitu dezaten nahi du. Udalak azaldu duenez, kontuan hartuko dituzte morgatarren iritziak, ideiak edota ekarpenak. Herritarren parte hartzeari esker, esaterako, iaz hegazti harraparien ikuskizunagaz gozatzeko aukera izan zuten Morgara bertaratutakoek.