Margaret Rountre fitxatu du Gernika Bizkaia saskibaloi taldeak
Margaret Rountree fitxatu du Gernika Bizkaia saskibaloi taldeak. Aste honetan medikuaren azterketa pasatu du Ibaizabal taldetik datorren jokalari berriak, eta horren ostean aurkezpena egin zuten. Rountree min hartuta dago, eta, hori dela eta, errehabilitazioa egiten ari da. Gernika-Lumoko taldeak Rountreek igoera faseak jokatu dituela esan du, eta hori taldearentzat lagungarria izango dela uste dute.