Lau urte eta erdiko zigorra eskatu du fiskalak Karmelo Landarentzat
http://www.youtube.com/watch?v=YEsAurTRuV4
- 2002ko apirila. Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaile Baltasar Garzonek 55 taberna bahitzea agindu zuen.
- 2002ko abuztuaren 26a. Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaile Baltasar Garzonek Batasuna alderdi politikoaren suspentsioa eskatu zuen, hiru urterako, eta bost urtera luzatzeko aukerarekin.
- 2002ko abuztuaren 27a. Espainiako Kongresuak Batasuna legez kanpo uzteko eskatu zuen.
- 2003ko ekainaren 5a. Espainiako Auzitegi Goreneko 61eko sala bereziak Batasuna, Euskal Herritarrok eta Herri Batasuna legez kanpo uzteko agindu zuen. Legez kanporatze hori agintzen zuen epaia betetzeko, alderdi horien jabetzak likidatzeko agindua ere eman zuen Gorenak. Likidazio horren harira, herriko tabernen eta Batasunaren arteko loturak ikertzeari ekin zioten.
- 2006ko azaroaren 23a. Tabernetara sartzeko eta banan-banan guztietako inbentarioa egiteko agindua eman zuen Auzitegi Gorenak.
- 2007ko abenduaren 13a. Herriko tabernak ez bahitzea erabaki zuen Auzitegi Gorenak. Batasunaren eta ‘herriko tabernen’ arteko loturarik ez zutela frogatu ebatzi zuten Goreneko 16 magistratuk.
- 2013ko ekainaren 4a. Herriko tabernen auzian defentsak aurkeztutako zenbait froga baztertu zituen auzitegiak.
- 2013ko uztailaren 30a. Arnaldo Otegi, Jose Luis Elkoro, Joseba Garmendia eta Joseba Imanol Kortazar herriko tabernen auzitik kanpo (35/02 auzia) uztea erabaki zuen Espainiako Auzitegi Nazionalak.
- 2013ko urriaren 17a. 35/02 sumarioan auzipetutako Ezker Abertzaleko 36 lagun eta 110 herriko tabernen ordezkarien kontrako epaiketa hasi zen, Madrilen.
- 2013ko abenduaren 17a. Makroepaiketaren oinarrian arrazoi politikoak daudela salatu zuten 35/02 sumarioko auzipetuek.
- 2014ko urtarrilaren 9a. Auzipetuak zigortzeko justiziaren aurka doan prozedura erabili izan dutela salatu zuten.