
‘Baccharis halimifolia’ Urdaibain
Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailak Life Estuarioak programaren barruan Urdaibain nahiz Txingudin egindako lana goraipatu du Europako Batzordeak, batez ere
Baccharis halimifolia bezalako landare inbaditzaileak errotik kentzeko jarduerak.
Europar Batasunaren LIFE finantza-programaren proiektu bat eskatu zuen Ingurumen eta Lurralde Politika Sailak, Urdaibain eta Txingudin
Baccharis halimifolia landareak eragindako arazoaren garrantziaz jabetuta. 1.860.000 euroko kostua dauka proiektuak, eta Bruselak finantzatzen du % 50a. Proiektu hori 2010etik dago martxan, eta martxoaren amaieran emango dute amaitutzat.
Ingurumen Plangintza zuzendari Amaia Barredok esan du “Eusko Jaurlaritzak Gipuzkoako eta Bizkaiko estuarioak lehentasunezko jarduera-lerroen artean” jarri dituela, “oso ekosistema baliotsuak baitira; besteak beste, haietan bizi diren habitat natural eta espezie basati ugariengatik edota hondamenezko klima-gertakariak arintzeko ahalmenagatik”. Gaineratu du “gure estuarioak zaintzea, eta, hala dagokionean, lehengoratzea, funtsezkoa” dela gure etorkizunarentzat.